CASTELLANO ENGLISH EUSKERA
orio

enpresa

Orio Produkzioak ekoiztetxea 1988an sortu zuen Martin Ibarbiak. Enpresa familiarra da Orio eta telebista, zinema, publizitatea eta korporatiboak egiten ditu. Ekoizten dituen saioetako batzuk hauek dira: Sautrela, 11 urtez emisioan; Mihiluze, 4. urtea eguneroko lehiaketa gisa eta TV3ri formatoa saldua, Bocamoll-en izenburupean. Dokumental mailan 50 produktutik gora egin ditugu, Zai Zoi Bele eta Salda Badago bezalakoak. Erreportaje serieak ere egin ditugu, Europa Euskaraz eta Begia Gose, besteak beste.

Zinema mailan Bernardo Atxagaren Bi anai nobelan oinarritutako filma egin dugu. Gure bakarkako lehen filma da, aurretik Kutsidazu bidea, Ixabel koproduzitu ostean. La Zona eta Bon Appetit bezalako filmetan ere koproduktore izan gara.

Korporatiboei dagokionez, AZTI-Tecnaliaren bideoa egin dugu, baita Eusko Jaurlaritzarako eta Gipuzkoako Diputaziorako zenbait ikusentzunezko bezala.

Publizitate mailan BAT, Basque Team-eko spotak ekoizten ditugu, goi mailako euskal kirolarien lorpenak azalduz.

orio
Orio Produkzioak, S.A Parque Zuatzu Edificio Zurriola Local 6 20018 Donostia
TEL 943 210066 orio@orioprodukzioak.com Aviso Legal Mapa Web